Zarauzko kaleetan bandera bizkarrean hartuta ibili ziren atzo arratsaldean Enbatako arraunlariak. Pasai Donibanen KAE 1 ligako lehen garaipena eskuratuta, irribarre zabalarekin itzuli ziren etxera.
Txistulariekin kaleetan zehar ibili ondoren, udaletxera igo ziren eta banan-banan, traineruko arraunlari guztiek astindu zuten bandera, herritarren txalo zaparradapean. Xabier Txurruka alkateak ere gogoz txalotuz jaso zituen, udaletxeko balkoian.