Gaur hasi dute denboraldia Enbatako arraunlariek Pasai Donibanen. Baita ondo hasi ere, banderarekin itzuli baitira etxera. 20:12'96ko denbora egin dute, helmuga bigarren zeharkatu duen Deustok baino lau segundo gutxiago. Donostiarra trainerua izan da hirugarren, eta Getaria eta Zumaia zortzigarren eta bederatzigarren postuetan geratu dira, hurrenez hurren.
Indarrez hasi du Enbatak KAE 1 ligako denboraldia, eta uda sasoia luzea izan ohi bada ere, gero eta jende gehiagorentzat dago Zarauzko trainerua play off-a jokatzeko faboritoen artean.