Martxoak 8, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna

Elkar ikasiz heldu diote Martxoaren 8ko arratsaldeari

Dorleta Agiriano Lai 2019ko mar. 8a, 17:58

Tailerrekin eman diote hasiera Martxoaren 8ko arratsaldeko egitarauari, Lege Zaharren enparantzan. Bestalde, Putzuzulon 16:00ean jarri dute martxan haurrei zuzendutako zaintza gune komunitarioa.

Gaur, Martxoak 8, ehunka emakumek hartu dituzte Zarauzko kaleak, mugimendu feministak deitutako greba egunarekin bat eginez. Goizeko bizikleta martxa izan da lehenengo hitzordua, eta eguerdian, Lege Zaharren enparantza bete dute adin guztietako emakumeek. Jarraian, bazkari autogestionatua izan da Merkatu plazako lehenengo solairuan.

16:00etan eman diote hasiera arratsaldeko egitarauari. Kafearen ostean, tailer desberdinak izan dira udaletxe aurrean: Hezkuntza eta feminismoa, Faxismoari borroka feministatik erantzun, Legedia indarkeria kasuetan, Zaintza eta prekarietatea, Indarkeria sexista teknologia berrien bidez, Trans txokoa eta Nerabeen Txokoa.

Tailerrak amaitzean, mikro irekiaren bidez girotuko dute plaza, dantza eta kantu artean. 19:00etan, aldiz, manifestazioa izango da Lege Zaharren enparantzatik hasita.

Bestalde, Putzuzulo gaztetxean 16:00etan jarri dute martxan haurrei zuzendutako zaintza gune komunitarioa, eta 20:30era arte izango da zabalik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide