Agortu dira Gure Zirkurako sarrera guztiak

Zarauzko Hitza 2018ko abuztuaren 21a

Jadanik agortu dira Gure Zirkuak Zarautzen eskainiko dituen saioetarako sarrera guztiak. Hasiera batean aurreikusitakoak baino bi emanaldi gehiago egingo dituzte sarrerak azkar agortu zirelako, eta dagoeneko, emanaldi guzti-guztietarako sarrerak agortu dira, sare sozialetan jakinarazi dutenez.

Bihar hasiko dira Gure Zirkuko emanaldiak Zarautzen, eta hainbat saio egingo dituzte irailaren 2a arte. Guztira, emanaldia 3000 herritarrek ikusiko dutela aurreikusten dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide