Gure Zirkua Zarautzen da dagoeneko

Zarauzko Hitza 2018ko abuztuaren 21a

Euskal Herriko beste hainbat txokotan aritu ostean, Zarautzera iritsi da Gure Zirkua. Euskarazko lehen zirku ibiltariaren muntaketa lanetan aritu ziren atzo bertako langileak, Lizardi institutuko patioan. Bihar hasiko dira emanaldiekin, eta guztira, 12 aldiz eskainiko dute ikuskizuna irailaren 2a arte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide