Bestalde, emanaldi guztietarako azken sarrerak zirkuko txarteldegian jarriko dituzte salgai, astelehenetik (hilaren 20tik) aurrera, egunero, 17:00etatik 19:00etara, sarrerak agortu arte.
Abuztuaren 22tik irailaren 2ra arte izango da Gure Zirkua herrian, Lizardi institutuko patioan. Emanaldiekin hasi aurretik jada sekulako arrakasta izaten ari da, sarrera ia denak agortuz. Hori ikusirik, bi emanaldi gehiago eskainiko dituzte: bata, abuztuaren 24an eta bestea, abuztuaren 31n; biak 21:30ean. Bi saio horietarak sarrerak ticketea.comatarian eros daitezke.
Bestalde, emanaldi guztietarako azken sarrerak zirkuko txarteldegian jarriko dituzte salgai, astelehenetik (hilaren 20tik) aurrera, egunero, 17:00etatik 19:00etara, sarrerak agortu arte.