Jakoba Errekondok baratzezaintzari buruzko bi hitzaldi emango ditu

Zarauzko Hitza 2016ko maiatzaren 13a

Hilaren 18an euskaraz eskainiko du hitzaldia eta hilaren 25ean, berriz, gaztelaniaz.

Maiatzaren 6an zozkatu zituzten 35 udal baratze. Orain, guztira, 170 daude Errotaberrin. Erabiltzaile berriak izango direla kontuan izanda, udalak bi hitzaldi antolatu ditu baratzezaintzari buruz, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz. Jakoba Errekondo ingeniari agronomo eta Bizi Baratzea liburuaren egileak eskainiko ditu.

Euskarazko hitzaldia hilaren 18an, asteazkenean eskainiko du, Modelon 19:00etan, eta gaztelaniaz, berriz, hilaren 25ean Aritzbatalde kiroldegiko aretoan ordu berean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide