Udalbatza aretoan egingo dute ekitaldia, 13:00etan hasita. 42 langabetu, erretiratu eta pentsiodunen artean 35 baratze zozkatuko dituzte. Horiez gain, lanean ari diren beste 18 herritarrek ere agertu dute udal baratze bat izateko interesa. Baratzerik egokitzen ez zaienekin itxaron zerrenda bat osatuko du udalak.