2022 abe 02 Zarautz
Azkoitiarra da Javi Bidaur, eta duela bi urte hasi zen euskara ikasten. Gaztetan ez zuen aukerarik izan eskolan ikasteko, eta azaldu duenez, bazuen horretarako gogoa. Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) Euskaraldia dela-eta osatu duen Euskara arnas seriearen barruko ikus-entzunezkoetako azken protagonista da Bidaur.