Euskara arnas

Nola ari dira bizitzen aurtengo Euskaraldia Orion eta Zarautzen?

Erredakzioa 2022ko aza. 22a, 19:00

Euskaraldia hasi zela egun batzuk pasa direnean, kalera irten da Erlo Telebista herritarren esperientziak jasotzeko asmoz. Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) Euskaraldia dela-eta osatu duen Euskara arnas seriearen barruko ikus-entzunezkoetako beste bideo bat da honakoa.

Euskaraldia hasi zela egun batzuk pasa direnean, kalera irten da Erlo Telebista herritarren esperientziak jasotzeko asmoz. Garrantzitsua iruditzen al zaie herritarrei Euskaraldia bezalako ekimenak antolatzea? Zein helburu jarri dizkiote beren buruei aurtengo ediziorako? Galdera horiek eta gehiago erantzun dituzte Orioko eta Zarauzko hainbat herritarrek. 

Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) Euskaraldia dela-eta osatu duen Euskara arnas seriearen barruko ikus-entzunezkoetako beste bideo bat da honakoa. Datozen egunetan –Euskaraldiak irauten duen bitartean, egunero– UKTk eskualdeko hainbat euskaldunberriren elkarrizketak kaleratuko ditu, baita herritarren iritzi nahiz Euskaraldiko dinamizatzaileen balorazioak ere. Gainera, Urola Kostako Hitza egunkarian euskarari lotutako hainbat erreportaje irakurri ahal izango dira datozen asteetan.

Hona hemen orain arteko bideoak:

Azpeitia: Carmen Calzas
Zumaia: Esther Cruz
Aizarnazabal: Eli Muñoz
Aia: Jenny Ross

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide