Zer iritzi dute herritarrek saihesbide berriko lehen zatiaren irekieraren inguruan?

Gorka Eizagirre eta Eneko Eizagirre

AP-8 autobideko irteerako biribilgune berritik Abendaño industrialdera doan saihesbideko lehen zatia zabalik dago lehengo astetik. Bide berriak herritik pasatzen den trafiko astuna arintzea du helburu. Guka kalera atera da aldaketa horien inguruan herritarrek duten iritzia jakitera.

Bihar astebete beteko da Saihesbideko lehen zatia zabaldu zutenetik, Bustinzuriko biribilgunetik Abendañora artekoa, alegia. Obra horiek, Abendaño industrialdera zuzeneko bidea ahalbidetzeaz gain, herritik igarotzen den trafiko astuna ere arinduko du. Aldaketa horiek izango duten eraginaren inguruan gehiago jakiteko asmoz, herritarren iritzia jasotzera atera da kalera Guka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide