Albistegia

Arraunaren bueltan, herri osoa batuta

Julene Sorarrain eta Gorka Eizagirre 2026ko abuztuaren 23a

Zarauzko Ikurrina arraun egutegian askok gorriz markatuta duten estropada da, eta horren adibide argia da herrian sortzen den giroa. Izan ere, arraunlariak ez ezik, zaleak, estropadak behar bezala atera daitezen lanean aritzen diren boluntarioak eta, oro har, herri osoa batzen duen jardunaldia da.

Urteroko legez, pareko arraun ikuskizunaz gozatzeko aukera izan da abuztuan Zarautzen. Hain justu, ETE eta KAE 1 ligetako ontziek Zarauzko Ikurrina izan zuten jokoan atzo goizean, eta garaipen bikoitzarekin, etxean geratu ziren bi banderak.

Estropadak hasi aurretik, ordea, dagoeneko ehunka zale ikus zitezkeen Zarautz eta Getaria arteko pasealekuan, arraunketa-saioa ahalik eta hobekien ikusteko lekua hartzen. Izan ere, arraun-hitzordu klasikoa baita Zarauzko Ikurrina, eta badira urtero herrira etortzeko ohitura dutenak. Zaleak ez ezik, boluntario ugari ere gerturatzen dira urtero hitzordura, besteak beste, trafikoa bideratzeko, Zarauzko klubeko kamisetak eta boletoak saltzeko edota arraunlarientzako otorduak prestatzeko. Arraun ikuskizuna bermatuta egoten da urtero, bai, baina herrian sortzen den giro ederra ere bai.

Erlazionatuak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide