Albistegia

30 talde eta umore ona, SKAPAko marmitako txapelketako osagai nagusiak

Mireia Galarza Bastida eta Enara Ariznabarreta 2026ko abuztuaren 12a

Osagai guztiak inguratuta, gaur eguerdiko hitzorduan gazte zein heldu elkartu dira, denak marmitako goxoena prestatzeko pronto: piperrak, patata, hegaluzea... Festaz gozatzen jarraitzeko aukera izango dute egunak irauten duen bitartean, bertso nahiz musika doinuek lagunduta.

Bost egunez jarraian festan murgilduta egon ondoren, gaur amaituko dituzte SKAPAko jaiak -Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko jaiak-. Dozenaka ekintza egin dituzte larunbatetik hasita, baina azken eguna ez da gutxiagorako izan. Ohiko marmitako lehiaketak hartu du Plaza Gorria, eta guztira, 30 bat talde izan dira bertan. Komisioko kideek azaldu dutenez, orain arteko festak "oso ondo" joan dira.

Osagai guztiak inguratuta, gaur eguerdiko hitzorduan gazte zein heldu elkartu dira, denak marmitako goxoena prestatzeko pronto: piperrak, patata, hegaluzea... Baina baita umorea eta lagunarte ederra ere. Prestaketa lanak amaituta, epaimahaikideek jaso dituzte marmitakoak, festa batzordeko kideek bazkarirako Plaza Gorria prestatzen zuten bitartean. Inguruan, aldiz, dozenaka herritarrek itxaron diete, denek ere itzaletan, festaz gozatzen jarraitzeko. Horretarako aukera izango dute egunak irauten duen bitartean, bertso nahiz musika doinuek lagunduta.
 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide