Santanderren ere 'Enbata' izan da azkarrena

Intza Trula

ZAEko gizonezkoen trainerua gaur, Santanderren, bandera astintzen. (ZAE)

KAE 1 ligako jardunaldia jokatu dute eguerdian Santanderren (Kantabria, Espainia), eta Zarautz izan da txapelduna. Atzoko eta gaurko banderak ospatzeko harrera deitu dute: 19:00etan izango da, Lege Zaharren Enparantzatik hasita.

KAE 1 ligako jardunaldia jokatu dute gaur eguerdian Santanderren (Kantabria, Espainia), eta Zarautzek jardunaldia borobildu du bertan: asteburuko bigarren bandera eskuratu du Enbatak. 

Nagusitasunez irabazi du Zarautz Arraun Elkarteko traineruak, 21:08,43ko denborarekin, eta bigarren izan den Deusturi 11 segundo baino gehiago atera dizkio. Hirugarren sailkatu da Kaiku, eta haren atzetik Zumaiak egin du denbora azkarrena (21:31,00). Orio B taldeak, berriz, bederatzigarren postuan amaitu du gaurkoan (22:00,80).

Sailkapen orokorrean lider jarraitzen du Zarautzek, 124 punturekin, baina Deusturekin berdinduta dago. Hirugarren sailkatua den Zumaia 11 puntura dute biek ala biek.

Gaur ez ezik, atzo Pedreñan (Kantabria, Espainia) irabazi zuten ZAEko gizonezkoek, eta emakumeek ere Ondarroako bandera astindu zuten ETE ligan. Horregatik, harrera egingo diete 19:00etan, Lege Zaharren Enparantzatik hasita.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide