Albistegia

Sanpelaioetako balsa karrera, beroari aurre egiteko

Usua Garin eta Ekaitz Etxabe 2026ko ekainaren 26a

San Pelaio egunarekin batera, iritsi da aurtengo balsa karrera ere. Aurten, Munoako obrak direla eta, txosnagunea ohiko lekutik at badago ere, urteroko ibilbidea mantentzea erabaki dute antolatzaileek. Bederatzi balsetako partaideek beroari aurre egiteko modu bikaina aurkitu dute.

Ordubeteko atzerapenarekin atera badira ere, egin dute, beste urte batez, San Pelaio eguneko balsa karrera. Aurtengoan, egurrez, puzgarriz eta beste hainbat materialez osatutako bederatzi balsak burutu dute portutik Munoarainoko ibilbidea. Hala ere, obrak direla eta, ezin izan dute ohi bezala Munoara igo, eta lasterketa lehorrera iritsi den lehen balsak irabazi du.

Antolatzaileen esanetan, aurten apur bat "konplikatuxeagoa" izan da balsa karrera antolatzea. Munoako obrak direla eta, txosnak Galtxagorri elkartearen parean jarri dituzte, eta zenbat parte hartzailek bide luzea egin behar izan dute porturaino, balsa bizkar gainean hartuta. Hala ere, parte hartzaileek arratsalde hasiera biribila izan dute beroari aurre egiteko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide