Helduen danborrada egin zuten atzo San Pelaio bezperan. Urtero bezalaxe, jendetza bildu zen Lege Zaharren Enparantzan. Gaualdera euria hasi arren, herritarrek gogo biziz gozatu zuten danborradaz. Helduen Danborradaren 25. urteurrena ospatu zuten, 2001ean elkarteen lehen danborrada hartan parte hartu zuten lau elkarteetako antolatzaileak omenduz. San Pelaio makila, berriz, Zarauzko Turismo Bulegoko zuzendaria zen Ana Mari Esnalek jaso zuen, hainbeste urtez danborradan eta herriko festen antolakuntzan emandako laguntzagatik.