Telebista

Saio bereziak

Egilea: Guka Telebista
7 atal ikusteko
Sanpelaioetako helduen danborrada, bideoan
2026/06/26

Helduen danborrada egin zuten atzo San Pelaio bezperan. Urtero bezalaxe, jendetza bildu zen Lege Zaharren Enparantzan. Gaualdera euria hasi arren, herritarrek gogo biziz gozatu zuten danborradaz. Helduen Danborradaren 25. urteurrena ospatu zuten, 2001ean elkarteen lehen danborrada hartan parte hartu zuten lau elkarteetako antolatzaileak omenduz. San Pelaio makila, berriz, Zarauzko Turismo Bulegoko zuzendaria zen Ana Mari Esnalek jaso zuen, hainbeste urtez danborradan eta herriko festen antolakuntzan emandako laguntzagatik.

Sanpelaioetako haurren danborrada, bideoan
2026/06/26

Arratsaldeko 18:30ean ekin zioten aurtengo haurren danborradari. Vista Alegretik gorriz jantzita atera ziren Sara Garate eta Telmo Esnaola, arotzekin eta plantxatzaileekin lagunduta, eta Igandea txarangaren doinuekin; talde berdea Iñurritzatik atera zen, Eilidh Sedano eta Jon Galparsoro zuzendarien gidaritzapean, eta Mauxitxa txarangarekin batera; Maier Mendizabalek eta Nahia Manterolak zuzendu zuten Azken Portuko taldea, urdinez jantzita, eta bañeru, inude eta Gauerdi txarangarekin; eta azkenik, talde horia Itxasmendi auzotik irten zen, Irati Arizmendi eta Andoni Txurruka zuzendariekin, eta Pasai txarangarekin egin zuten ibilbidea.

38 min
Ez da ilusiorik falta izan Santa Marinako danborradan
2026/05/23

Giro bikain eta paregabean ospatu zuten atzo aurtengo Santa Marina auzoko danborrada. Danbor doinuen erritmoan eta herritarren txalo artean zeharkatu zituzten herriko kaleak.

Herriarteko Bertso Txapelketa: Zaharrak Berri eta Allepunta, Azpeitiko final laurdenean
2026/04/22

Zarauztarren aurka Azpeitiko saioa irabazita, Gipuzkoako Herriartekoaren finalerdietara sailkatu dira Zaharrak Berri taldekoak. Urola Erdiko eta Urola Kostako talde irabazleek larunbatean jokatu zuten saioa Sanagustin kulturgunean. Zarauzko Allepunta taldeak txapelketa agurtu behar izan du. Azpeitiko saioa da honako hau. 

Euskara da Urola Kosta ere
2026/03/29

Korrikaren 24. edizioa joan zen asteazkenean eta atzo igaro zen Urola Kostatik. Bi egun horietan hartutako irudiekin nahiz herritarren adierazpenekin osatutako ikus-entzunezkoa da honako hau.

Bertsoaldi ederrak utzi dituzte Herriarteko Txapelketako eskualdeko finaletan
2026/03/20

Joan zen asteburuan izan ziren Urola Erdiko nahiz Urola Kostako finalak, Azpeitian nahiz Orion, hurrenez hurren. Bi saio horietako bertsoaldi onenak jaso ditu Gukak saio berezi batean, baita bertsolarien adierazpenak ere.

'AAtik ZZra' emanaldia, osorik bideoan
2025/09/07

Adimen artifiziala gaitzat hartuta, musika, bertsoak eta antzerkia uztartu zituzten oholtza gainera igo ziren zarauztarrek. Guka Telebistak osorik grabatu zuen emanaldia. 

0 atal ikusteko