Arraio Irratiaren erakusketari amaiera emateko festa antolatu dute

Ekaitz Etxabe 2026ko ekainaren 8a

Elektropeña Kaiolatik Winter Series jaialdian. (Aritz Mutiozabal)

Arraio Irratiak Garoa eta 310 dendetan jarri zuen erakusketari amaiera emateko asmotan, ostiralean Elektropeña egongo da pintxatzen Garoa liburu dendan.

Arraio Irratiaren 20. urteurrenaren harira, irratiaren historia laburbiltzen duen ... + 20 urte uhinetan aske izeneko erakusketa zabaldu zuten apirilean Garoa eta 310 dendetan. Irratiaren sorreratik gaur egunera arteko argazkiak, kartelak eta programazioen eskuorriak ikusteko aukera dago erakusketetan.

Erakusketari amaiera emateko helburuarekin, ostiralerako itxiera festa bat antolatu dute Garoa liburu dendan. Bertan, Kaiolatik irratsaioaren gidari izan zen Elektropeña egongo da pintxatzen. 17:30etik 19:30era iraungo du festak, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, 20:00etarako dena jasota egongo da Garoako langileak errespetatuz.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide