Elkarrizketak

Erik Balentziaga: "Dena biribil atera zait asteburuan"

Ekaitz Etxabe - Gorka Eizagirre

Europako Liga irabazi berri du Erik Balentziaga eskubaloi jokalari zarauztarrak. Klubak pare bat egunez etxera itzultzeko baimena eman dio, eta Gukak berarekin elkartzeko aukera izan du. Aitortu du "oso berezia" dela berarentzat asteburuan lortutakoa.

Historia egin berri du Erik Balentziaga zarauztarrak. Eskubaloiko Europako Liga irabazi du MT Melsungen talde alemaniarrarekin. Garaipen honekin, taldearen historiako lehen titulua eskuratu du, eta baita bere ibilbide profesionalekoa ere. Denboraldi gogorra izaten ari da Balentziagarentzat, pubalgia bat medio, urrian ebakuntza egin baitzioten, eta martxoan itzuli baitzen kantxetara. Atzo egin zioten ongi etorria Zarautzen eta gaur Gukarekin elkartu da bere lehen pausoak eman zituen kiroldegian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide