Bixente Martinezek (Eibar, Gipuzkoa, 1954) proiektu berri bat du esku artean, haurrentzako Erraldoiak disko liburua. Hamabi ipuinek eta abestik osatzen dute.
Jokin Eizmendik lehiak uztea erabaki du, eta Euskadiko Harri Handien Txapelketa izan zen bere azken norgehiagoka ofiziala. Lesioak, azken lehiaketak, agurra eta hemendik aurrerakoez mintzatu da harri jasotzaile zarauztarra.
Gaur zortzi bete ziren 49 urte Iribarrek eta Kortabarriak euskal derbian ikurrina zelairatu zutenetik. Historia bihurtutako ikurrinaren egilea da Miren De la Hoz (Getaria, 1953).
INE Espainiako Estatistika Erakundeak emandako datuek diote herritarren eta familien batez beste errentak hazkunde esanguratsuak izan dituela azken zortzi urteotan Hego Euskal Herrian. Baina, zehazki, zer neurtzen dute kontzeptu horiek? Nola kalkulatzen dituzte? Zer alde daude toki batzuetako eta besteetako herritarren eta familien artean? Horiek eta beste hainbat galdera erantzuteko, Jon Bernat Zubiri Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia Aplikatuko irakaslearengana jo dute Goienako kideek.
Azken urteetan Euskal Herriko pop eszenaren talde arrakastatsuenetako bat bihurtu da Bulego. Orain, ordea, urtebetetik gorako geldialdia egingo du Azkoitiko musika taldeak. Nolanahi ere, taldeak jakinarazi du dagoeneko atseden horren amaiera data zein den: 2027ko martxoaren 6an itzuliko dira agertokietara, Bilboko Miribillan. Gukak bi sarrera bikoitz ditu Gukakideen artean zozkatzeko.
Akelarre taldearen dokumentala aurkeztuko dute igandean Lekeitioko Euskal Zine Bileran (Bizkaia). Taldeko kide ohi Jexuxmai Lopetegik (Zarautz, 1956) opari bat izan dela aitortu du.
Margotu gabeko irudiak erakusketa ikusgai dago Zarauzko Sanz Enean. Malen Agirre (Oiartzun, Gipuzkoa, 1988) artistak ondu du bilduma, pieza abstraktu bezain koloretsuekin.
Joan den igandean ETB1eko ikus-entzuleak ezustean harrapatu zituen Mikel Olazabal (Zarautz, 1961) kirol kazetariak, arraun estropadaren emanaldiaren amaieran, bere agurra iragarri zuenean. Urte askoan aritu da arraun esatari Ibon Gaztañazpi aditu oriotarra alboan duela, eta EITBn 42 urteko ibilbidea eginda, datorren udan hartuko du erretiroa Olazabalek.
Asier Altunarekin batera, Zinemira saria jasoko du Telmo Esnalek (Zarautz, 1966) Donostiako Zinemaldian; irailaren 23an izango da, Viktoria Eugenia antzokian, Euskal Zinemaren Galan.