Albistegia

Hondartza denboraldiarekin batera, TAOa ere bueltan da

Enara Ariznabarreta eta Gorka Eizagirre 2026ko ekainaren 1a

Eguraldia lagun ez izan arren, gaur hasi da hondartza denboraldia. Honekin batera, TAOa ere bueltan da. Zarauzko herritarren iritziak ezagutzera irten gara malekoira.

Gaur eman diote hasiera hondartza denboraldiari. Aurten 15 egunez aurreratu du Zarauzko Udalak denboraldia, 2023ko erabakiei jarraituz, ekainaren 1ean hasiz eta irailaren 15ean amaituz.

Zerbitzuari dagokionez, aurreko urteko berbera izango da. 11:00etatik 20:00etara sorospen zerbitzuak 5 bainu gune finakatuko ditu, eta une oro, 23 sorosle, hondartzako buru bat, itsas motorretako bi patroi, anbulantzia gidari bat eta erizain bat egongo dira segurtasuna bermatzen. Azkenaldian, denen ahotan ibili dira surflariek egindako erreskateak.

Udako TAO denboraldiari ere gaur eman diote hasiera, eta honekin batera, arauturiko aparkaleku gune guztietan ordaindu beharko da, gune urdinetan zein denboraldiko aparkalekuetan, hau da, gune berdeetan. Malekoira irten gara Zarauzko herritarren iritziak ezagutzera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide