Iritsi da amaierara Zarauzko Hondartzako 81. Futbol Txapelketa; larunbatez jokatu zituzten finalak, atzo. Emozioz betetako hitzordua izan zen, eta hainbat kategoriatan banatuta, hamaika partida jokatu ostean egin zuten sari banaketa. Telesforo Erretegiak eta Itxaso Tabernak irabazi dituzte plaieroak, baina ez dira saritutako talde bakarrak; izan ere, plaieroen antolakuntzak Zarauzko Gukari aitortza egin dio txapelketa hedatzen laguntzeko egindako lanagatik. Zarautz Gukako lantaldeak oso eskertuta jaso du saria, eta aiortza aldebikoa dela nabarmendu nahi izan du.