Txuri-urdinak nagusitu dira Gonzalo Urkia Txapelketan ere

Intza Trula 2026ko apirilaren 5a

Reala atzo, garaipena ospatzen, Gonzalo Urkia Txapelketa irabazi ostean. (Ander Etxaniz)

Realak 3-1 irabazi zion Lengokoak taldeari finalean. Hirugarren postuan sailkatu zen etxeko taldeetako bat, ZKE A, eta laugarren postua Oriokorentzat izan zen.

Gonzalo Urkia Txapelketarekin agurtu zuten atzo futbolaren bueltako festa Asti futbol zelaian: Reala izan zen onena bertan, finalean Lengokoak 3-1 taldea garaituta. ZKE Futbolak antolatuta, hiru txapelketa jokatu dituzte asteburuan Astin: XX. Jose Angel Iribar Txapelketa, Zarauzko Alebin Nesken VII. Txapelketa eta Gonzalo Urkia Txapelketa.

Lau multzotan banatuta ekin zioten txapelketari, 09:30 aldera. ZKEk hiru talderekin hasi zuen lehia, baina A taldeak soilik lortu zuen lehen fasetik aurrera egitea. Finalerdietan Realak Orioko hartu zuen mendean, finalera sailkatzen lehen taldea bilakatuz. Lengokoakek, berriz, ZKE A taldeari irabazi zion. 

Realaren eta Lengokoak taldearen arteko finala ez ezik, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida ere jokatu zuten: ZKE A izan zen txapelduna, Oriokori 3-0 irabazita. Jokalari onenaren saria Aurrera Ondarroa taldeko Aimar Badiolari eman zioten.

Ostiralean jokatutako XX. Jose Angel Iribar Futbol Txapelketan Athletic nagusitu zen; Zarauzko Alebin Nesken VII. Txapelketan, berriz, Reala.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide