Zarauzko udal erakusketa aretoetan une honetan ikusgai dauden mostrak aste honetan bukatuko dute euren bidea. Alde batetik, Iban Illarramendi ilustratzaile eta diseinatzaile grafiko zarauztarraren Toki izeneko erakusketa ikus daiteke Sanz Enea kultur etxean. Bestetik, Artezaleak kultur elkarteko pintura tailerreko ikasleen lanak daude Torre Luzean.
Bi erakusketak igandera arte bisitatu ahal izango dira. Beraz, oraindik Illarramendiren mundu propioan murgildu ez direnek edo pintura ikasleen Aliziaren eta Zarauzko balearen berrinterpretazioak ikusi ez dutenek horretako azken egunak izango dituzte. Torre Luzea zein San Enea aretoak 18:00etatik 20:00etara daude zabalik, egunero.