Artezaleak kultur elkarteko pintura tailerreko ikasleen lanak dira protagonista ostegun arratsaldetik Torre Luzean. Baina, agian, egokiagoa litzateke esatea Lewis Carroll idazlearen Alizia eta Roke Etxabek bere arpoiarek jo zuen balea direla benetan erakusketan honek barnebitzen duena.
Jasone Irigoien pintura irakasleak gidatuta, aurten bi taldetan banatu dira eta aipatu bi testu izan dituzte oinarri euren lanak egiterakoan: Alizia lurralde miresgarrian eta Zarauzko balearen bertsoak. Bakoitzak bere erara, moldez eta estiloan, emaitza dotoreak lortu dituzte. Erakusketak badu errealiatearen eta fantasiaren arteko nahasketa bat, baita epikotasunaren eta magiaren arteko uztarketa ere.
Azken finean bi abentura dira, bi bidaia, badakizuna noiz hasten den, baina ez noiz bukatu. Herritarrek datorren martxoaren 22ra arte izango dute Artezaleko ikasleen margolanak ikusteko aukerta; aretoa asteartetik igandera egongo da zabalik, 18:00etatik 20:00etara.