Eva Azkue artistak bere margolanen bilduma ikusgai jarri du Ipar kaleko Lukas ardotegian, eta hori bisitatzeko aukera egongo da abuztuaren 25a bitarte.
Zarauzko bizilaguna den donostiarrak emakumea izan ohi du oinarri bere lanetan, eta kolore biziekin janzten ditu horiek. Dama jokoa izenburupean aurkeztu zuen bildumako hainbat lan dira Lukasen jarri dituenak, hain justu ere.