Zarauzko Udal Gobernuak jakinarazi duenez, Inaxio Illarramendi udaleko bigarren alkateorde eta PSE-EEko bozeramaile nahiz zinegotziak "jazarpena jasan" zuen larunbat gauean Hiruputzu gaztetxean.
Horren aurrean, Zarauzko Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerrak eta Zarauzko Eusko Alderdi Jeltzaleak adierazpen bateratu egin dute eta haien "gaitzespenik sendoena" adierazi dute, "zarauztarrek demokratikoki aukeratutako arduradun publiko izateagatik jasan duen eraso honen aurrean".
Illarramendik Zarauzko gobernukide guztien "babes osoa" duela nabarmendu dute, eta argi utzi nahi izan dute zinegotziaren aurkako eta haren karguaren balio demokratikoen aurkako erasoa "onartezina" izan dela .