Albistegia

Goitibeherek Vista Alegre hartu dute Kuadrilla Egunean

Usua Garin - Julene Sorarrain

Aurtengoan hiru goitibeherek soilik hartu dute parte, baina nahikoa izan da bertaratu diren guztiak gozatu ahal izateko. 

Kuadrilla Egunean murgildu da Zarautz, eta egunean zehar, ekimen ugari izan dira herrian. Goizean, ohitura bilakatu den goitibeheren jaitsiera egin dute Vista Alegre auzoan. Egunean zehar, berriz, Salbideko parkean, Lege Zaharren enparantzan eta Musika Plazan herritar mordoa bildu da Kuadrilla Eguna ospatzeko. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide