Albistegia

300 dantzari txiki elkartu dira gaurko bilkuran

Aritz Mutiozabal

Usadioari jarraituz, Haurren Euskal Jai Egunean dantzarien topaketa egiten da, baina aurten ohi baino talde gehiagok hartu du parte, jaien 100. urteurrena delako.

Euskal Jaien mendeurrenaren harira, Dantzari Txikien Bilkura berezia antolatu du aurten Jalgik. hala, Euskal Herriko lurralde ezberdinetako hamar dantza talde gonbidatu ditu Haurren Euskal Jai Egunean dantza egitera. Guztira, 300 neska-mutiko aritu dira kalez kale dantzan, eta amaieran, Munoa Plazan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide