Albistegia

Aste Nagusiko lehenengo su artifizialek zerua kolorez bete dute

Ian Ruiz Lizaso

Milaka herritar gerturatu ziren atzo jaietako lehenengo su artifizialak ikustera.

Aste Nagusi betean da Zarautz eta ikusmin handia sortu ohi duen hitzordua izan dute bart hondartzan: Pirotecnia Vulcano etxearen su artifizialen ikuskizuna. Atzo jende mordoa bertaratu zen ikuskizuna jarraitzera. Hori dela eta, malekoia jendez beteta zegoen.

Gaur 23:00etan bigarren saio bat eskainiko du Vulcanok. Azkena izango da eta ondoren Mikel Erentxunek kontzertua eskainiko du Dama pareko agertokian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide