Gastronomiari keinuak egin dizkiote gaur SKAPA festetan

Urtzi Oteiza eta Ian Ruiz Lizaso 2024ko abu. 12a, 18:59

Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko festei amaiera emango diote gaur. 

Goiz partean gastronomiari egin diote tartea SKAPA jaietako egitarauan. Hala, marmitako, patata tortila eta postre lehiaketak izan dituzte auzoan. Epaimahaiaren arabera, marmitako onenak Sergio Aristi, Iñaki Maia eta Xabi Gabirondorenak izan dira. 

Herri bazkariari poteo girotuak eman dio jarraipena gaueko bertso saiora eta erromerira heldu arte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide