Donostiako Super Amara Bera Berak atzo irabazi zuen eskubaloiko Espainiako Ohorezko Mailako Liga, finaleko bueltako partidan Elxen aurka 27n berdindu ondoren. Aurrez, Donostiako Gasca kiroldegian, 30-26 nagusitu zen Bera Bera, eta, hala, garaipena bereganatu zuen. Alba Menendez eskubaloi jokalari beteranoa eta taldeko kapitainak jaso zuen txapeldunaren garaikur preziatua.
Bera Berak bederatzigarren aldiz irabazi du da Liga, eta zarauztarraklorpen horietan guztietan izan da. Gainera, klubak aurten lau titulu erdietsi ditu, eta bere historian lau aldiz baino ez du lortu (12-13, 13-14, 16-17 eta 23-24); aldi horietan ere presente izan da Menendez.