'El mal no existe' filma emango dute jatorrizko hizkuntzan

Aritz Mutiozabal 2024ko mai. 21a, 10:15

Modelo aretoa izango da gaur ikusgai, 19:30ean hasita, Saio Originalaren barruan

Ryûsuke Hamaguchi zuzendari eta gidoilari japoniarraren El mal no existe (Aku wa sonzai shinai) filma ikusteko aukera izango da gaur arratsaldean, Modelo aretoan. Istorioa glamping aterpetxean eraiki nahi dituzten herri batean kokatzen da, eta 80. Veneziako Zinema Jaialdian hartu zuen parte saio ofizialean.

Takumi eta bere alaba Hanaren bizipenak kontatzen ditu pelikulak. Beren bizitzak kalte handia izango du etxetik gertu kanpin glamurgarri bat eraikiko dutela jakiten dutenean. Agentziaren asmoek arriskuan jarriko dituzte lautadaren oreka ekologikoa eta bizimodua, Takumiren bizitzan eragin handia duten ondorioekin.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide