Joan den astearte arratsaldean egin zuten martxoko ohiko osoko bilkura udaletxeko batzar aretoan. Besteak beste, hizpide izan zituzten udalean hizkuntzaren erabilera normalizatzeko VII. plangintzaldiaren onarpena; herriko hilerriaren erregimen eta funtzionamendurako araudian aldaketa bat egiteari hasierako onespena; Vista Alegre auzoan hiru igogailu jartzeko proposamena eta Zarauzko Plan Orokorreko Errotazarreko eremuaren sektorizazio planari behin-betiko onespena. Horrez gain, EAJren eta PSE-EEren udal taldeek azken asteetako pintadak gaitzesteko proposamena aurkeztu zuten.