Asteburuko estropadek eragina izango dute trafikoan

Jabi Gonzalez Toston 2023ko abu. 18a, 14:00

Trafikoa arautzeko semaforoa Zarautz eta Getaria artean, N-634 errepidean. (UKT)

Errei bat itxiko dute N-634 errepidean eta txandaka emango dute zirkulazioa larunbat goizetik igande arratsaldera bitartean.

Bihar eta etzi Zarauzko uretan jokatuko dituzten estropadek eragina izango dute Zarautz eta Getaria arteko trafikoan; izan ere, itxi egingo dute N-634 errepideko erreietako bat eta txandaka emango dute trafikoa biharko 10:00etatik igandeko 17:30 bitartean. Itsasotik gertuen dagoen dagoen da erreia itxiko dutena, zehazki. Zarautzik Getariara doana, alegia.

Azaldu dutenez, Eusko Label eta Euskotren ligako estropadak behar bezala jokatu ahal izateko itsasoan ez ezik lehorrean ere egin behar dituzte muntatze lanak aldez aurretik. Batetik, epaileen eta delegatuen harmailak jarri behar dituzte, eta, bestetik, tokia egin behar diote telebistako kamioiari estropadak zuzenean eskaini ahal izateko.

Ondoren, desmuntatze lanak egin beharko dituzte eta horregatik luzatuko dute N-634 errepideko erreiaren itxiera igande arratsaldera arte. Gauez ere txandaka emango dute zirkulazioa semaforo baten bitartez.

Erlazionatuak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide