Aritz Aranburuk etzi aurkeztuko du 'Potxoka' liburua Modelon

Aritz Mutiozabal 2023ko maiatzaren 15a

Aritz Aranburu surflatia, Shelter surf eskolan, 'Potxoka' liburuarekin. (Aritz Mutiozabal)

Pacotwo argazkilaria lagun duela, solasaldia eskainiko du surflari zarauztarrak bere proiektu berriari buruz, 19:30etik aurrera.

Aritz Aranburu surflari zarauztarrak aste honetan aurkeztuko du herrian Pacotwo argazkilariarekin elkarlanean argitaratu duen Potxoka liburua. Asteazkenean izango da ekitaldia, 19:30ean hasita, Modelo aretoan, eta doako sarrera izango du. Jakitera eman dutenez, surfaren inguruko solasaldia izateaz gain, proiekzioak izango dira ikusgai.

Potxoka kontakizun bisual bat da, eta 140 orrialde baino gehiagotan Aranbururen bizitzako uneak jasotzen dira argazkitan, baita surflariaren gogoetekin. Bi lagunen arteko bi hamarkadako konfidentzia islatzen du liburuak, surflariaren garapen pertsonal zein profesionala isla modura. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide