Aurreko larunbatean Zarautzen salatu zuten sexu erasoa egitea egotzita, 28 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak gaur Zarautzen.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, bertako ertzain etxeko agenteek ikerketa lanak hasi zituzten gertakariari buruzko informazio guztia lortu ondoren, eta akusatua gaur 11:00etan atxilotu eta ertzain etxera eraman dute, “beharrezko eginbideak hasteko”. Horiek amaitzean, atxilotua Azpeitiko Guardiako Epaitegiaren esku utziko dutela aurreikusten dute.
Hain zuzen ere, herriko hainbat eragilek gaitzetsi zuten aurreko astean sexu erasoa. Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarretaratzea egin zuten asteazken goizean eta, egun berean, mugimendu feministako eragileek agerraldia egin zuten, erasoa gaitzesteko.