Ordenantza fiskalei hasierako onespena ematea adostu zuten osteguneko batzarrean Zarauzko Udaleko taldeek. Gehiengoz onartu zituzten: Udal Gobernuak (EAJ eta PSE-EE ) alde bozkatu zuen, EH Bilduk aurka eta abstenitu egin zen Podemos Equo-Berdeak. Udal zerga eta tasa denak izoztuko dituzte, Ondasun Higiezinen gaineko Zerga izan ezik; hori %0,9 igoko dute.