Hiru porra egin ditu aurten ZARAUZKO HITZAk arraun denboraldiaz, aurrenekoa KAE 1 Ligari buruzkoa. Hain zuzen, Zarautzek jokatu duen mailakoa. Asmatu beharrekoa zen liga amaieran, sailkapeneko aurreneko laurak zein izango ziren. Parte hartzaileen erdiak baino gehiagok eman du bete-betean: 91 lagunek egin dute porra, eta 51k asmatu dute hurrenkera (1.Zarautz 2. Deusto 3.Getaria 4.Donostiarra).
51 asmatzaileen artean zozketa egin, eta sari nagusia Joritz Muniain zarauztarrarentzat izan da. Bi lagunentzat dastatze menuaz gozatu ahalko du Kirkilla jatetxean.
Horrez gain, parte hartzaile guztien artean zozketa egin da, Enbatako arraunlariek sinatutako elastikoa eta HITZAren urtebeteko harpidetza banatzeko. Irabazlea Mari Paz Martin izan da.
Zorionak biei!
Datorren astelehenean jakingo dira beste bi porren irabazleak, Kontxari buruzkoak izan baitira horiek.