Irudietan: Giro ederrean ikusi dute zaleek Zarauzko Ikurriñaren bigarren jardunaldia

Zarauzko hitza

Euskotren eta Eusko Label ligetako Zarauzko Ikurriñaren bigarren jardunaldiaz gozatu dute arraunzaleek gaur eguerdian.

Emakumezkoen Euskotren ligan, Orio Arraunketa Elkarteko ontzia izan da nagusi. Estropadaren buruan jarri da hasieratik, aurkariekiko aldeari eustea lortu dute amaieraraino. Hala, Zarauzko Ikurriña irabazi dute beren historian estreinakoz. Ikusi hemen gaurko estropadaren emaitzak.

Gizonezkoen Eusko Label ligan, aldiz, lehia estua izan dute Oriok (20:35,78) eta Hondarribiak (20:30,46). Hala eta guztiz ere, Oriok ez du lortu hondarribiarrak mendean hartzea. Hirugarren sailkatu da Santurtzi (20:48,82). Eusko Label ligako emaitzak ikusteko, klikatu hemen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide