Argazkiak: Iban Egiguren Haizea eta itsaso nahasia izan dira gaur, Zarauzko Ikurriñako bigarren jardunaldiko protagonista. Dena dela, Orio Arraunketa Elkarteko emakumezkoen taldea estropadaren buruan jarri da hasieratik, eta ibilbidean zehar aurkariekiko errenta mantentzea lortu du. Oriotarrak nagusitu dira nabarmen, eta Zarauzko Ikurriña irabazi dute beren historian estreinakoz.
Horrez gain, Euskotren ligako Koroa ere jaso dute oriotarrek, beraiek lortu baitute 2019ko Euskotren Liga irabaztea.