Zarautz izan da KAE 1eko dominatzaile garbia eta hala berretsi du gaurko estropadan. Hamar segundoko aldea atera dio bigarren izan den Donostiarrari: 20:59,44 Zarautzek, eta 21:09,74 Donostiarrakek. Hirugarren Getaria izan da (20:16,51), eta laugarren bigarren txandan aritu den Pedreña (21:28,41). Eskualdeko traineruekin jarraituta, Zumaia zazpigarren izan da.
Hemen gaurko estropadako denborak.
Sailkapen orokorrean Zarautz da lider 146 puntorekin, Getaria laugarren 119 punturekin, eta bederatzigarren da Zumaia 61 punturekin.
Castron izango dute hurrengo estropada, ostegun honetan, eguerdiko 12:00etan.