Euskadiko Traineru Txapelketa jokatuko du Enbatak bihar

Zarauzko Hitza 2019ko uzt. 30a, 15:30

Enbata PedreƱan.

Eusko Label ligako zazpi ontzirekin neurtuko ditu indarrak 'Enbata'k, Hondarribiko uretan.

Bihar, uztailak 31, Euskadiko Traineru Txapelketa egingo dute Hondarribiko (Gipuzkoa) uretan. Bertan izango da Zarauzko Enbata, eta Eusko Label ligako zazpi talderekin neurtuko ditu indarrak; Ondarroa, Kaiarriba, Zierbena, Orio, Bermeo, Hondarribia eta Itsasoko Ama.

Aurreneko txandan hartuko du parte Zarauzko ontziak, Ondarroarekin, Kaiarribarekin eta Zierbenarekin batera. 12:00etan hasiko dira estropadak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide