Gaur KAE 1 ligako estropada jokatu da Santoñan, eta Getariako Esperantza ontziak ligako bigarren bandera irabazi du, 20:16,38 denbora eginda. Erlojuaren aurkako estropada izan da, eta bigarren txandan jokatu dute eskualdeko taldeek; Getariak, Zarautzek eta Zumaiak.
Zarauzko Enbata bigarren postuan sailkatu da, ibilbidea 20:20,20 denboran osatuta, eta hamargarrena izan da Zumaiako Telmo Deun (20:50,04).
Ikusi gaurko estropadako denborak eta sailkapena KAE 1 ligako webgunean.