Santio egunez, Lekeition jokatu dira gaur eguerdian ETE eta KAE1 ligetako estropadak. Bi banderak eskualdera etorri dira, emakumezkoetan zumaiarrek irabazi dutelako, eta gizonezkoetan, berriz, Zarautzek.
Getaria sailkatu da bigarren, sei segundora. Eta azken horri gertutik jarraitu dio hirugarren egin duen Donostiarrak. Zumaia 9. postuan helmugaratu da gaurkoan.
Sailkapen orokorrean, aldaketa gutxi: Zarautzek jarraitzen du lider, 102 punturekin. Deustok 95 puntu ditu eta, Getariak, berriz, 78. Hirugarren postuan daude getariarrak. puntuetara laugarrenarekin berdinduta, Donostiarrarekin.
Zumaia 9. a da, 43 punturekin. Santoña da 10., baina zumaiarrek baino 13 puntu gutxiago dituzte horiek. Hibaika eta Lapurdi dira bi azkenak, besteengandik urrun: 16 eta 13 puntu dituzte, hurrenez hurren.
Ikusi hemen gaurko estropadako sailkapena.