PORRA: Zer talde sailkatuko dira aurreneko lau postuetan KAE1 ligan?

Zarauzko Hitza 2019ko uzt. 22a, 11:13

Arraun denboraldiaz hainbat porra egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan zarauzkohitza.eus atariak. Denak doan izango dira, eta asmatzen dutenen artean otorduak eta talasorako sarrerak zozkatuko dira. Parte hartzaile guztien artean, berriz, sinatutako arraun kamisetak, harpidetzak etab. Aurreneko porra gaur bertan zabaldu dugu, abuztuaren 4ra arte. Animatu!

Denboraldi hasiera bikaina egin du ZAEren lehen taldeak, hainbat bandera irabazita. KAE1 liga irabaztea lortuko ote du, baina? Eta lortzen badu, zer beste taldek beteko dituzte sailkapeneko aurreneko lau postuak, eta zer ordenatan? Horra, antolatu dugun aurreneko porraren galdera.

Parte hartzea doakoa da, eta asmatzaileen artean Kirkilla jatetxean bi lagunentzako dastatze menua zozkatuko dugu. Beste guztien artean, berriz, Zarauzko arraunlariek sinatutako ZAEren kamiseta eta Urola Kostako HITZAko harpidetza bat. Gaurtik har daiteke parte porran, hemen. Abuztuaren 4an amaituko da epea.

Kontxari buruzko bi porra

Bigarren eta hirugarren porrak Kontxari begira antolatu dira. Abuztuaren 19tik 31ra Kontxako sailkapenaz galdetuko da, eta irabazleen artean zozkatuko dira Izeta sagardotegian bi lagunentzako menua + Spa Gym Malecon talasoan bi lagunentzako sarrera. Gainera, parte hartzaileen artean Gipuzkoako hainbat arraun talderen sinatutako elastikoak eta beste hainbat sari zozkatuko dira.

Sari horiexek izango dira Kontxari buruzko porran ere. Horretan parte hartzeko epea irailaren 2an zabalduko da, eta 6an itxi.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide