Gaur goizeko 10:00etan, Donostiako X. Kaiarriba estropada jokatu dute KAE 1 Ligako traineruek, eta Zarauzko Arraun Elkarteko Enbata ontzia nagusitu da, 20:19,43 denbora eginda. Atzetik jarraitu dio Getariak lau segundura eta hirugarren Deusto izan da 20:35,16 denborarekin. Horrela, lidertzari eusten jarraitzen dute zarauztarrek sailkalen orokorrean 70 punturekin.
Hurrengoa da gaurko estropadako sailkapena:
Elkartea | Denbora | Puntuak | |
---|---|---|---|
1º | ZARAUTZ-BABYAUTO | 20:19,43 | 12 |
2º | GETARIA | 20:23,09 | 11 |
3º | DEUSTO-BILBAO | 20:35,16 | 10 |
4º | ZUMAIA-DELTECO | 20:44,43 | 9 |
5º | DONOSTIARRA | 20:48,84 | 8 |
6º | SDR PEDREÑA-GRUPO DYNASOL | 20:49,37 | 7 |
7º | ARKOTE HELVETIA | 20:50,35 | 6 |
8º | IRC SANTOÑA | 20:54,79 | 5 |
9º | SAN JUAN | 20:56,26 | 4 |
10º | CAMARGO | 20:59,10 | 3 |
11º | HIBAIKA | 21:13,52 | 2 |
12º | LAPURDI | 21:25,75 | 1 |
Gaur iluntzean egingo zaio harrera traineruari 20:00tan Musika Plazan.