Enbatak hirugarren egin du Baionan

Zarauzko Hitza 2019ko eka. 29a, 19:15

(ZAE)

KAE 1 ligako jardunaldia izan da gaur Baionan, eta hirugarren egin du Zarautz Babyauto taldeak. Une honetan, lehen sailkatua da 'Enbata'.

Denboraldia bikain hasi du Zarautz Babyauto arraun taldeak. KAE 1 ligako lehen hiru banderak irabazi ditu; Pasai Donibanen bi, eta Donibane Lohitzunen bat. Gaur Baionan izan dute estropada, eta bandera lortu ez badute ere, hirugarren egin dute Enbata ontzikoek.

Deusto-Bilbao taldea gailendu da Baiona Hiriko Traineru Estropadan, 19:32:76 denbora eginda. Arkote izan da bigarren sailkatua, 19:35:32 denborarekin. Zarautz Babyautok eskuratu du hirugarren postua, 19:43:90 denborarekin.

Hala, une honetan, lehen sailkatua da Enbata, 46 punturekin. 3 puntu gutxiagorekin, Deusto-Bilbao dago bigarren postuan, eta 36 punturekin, San Juan hirugarrena da momentuz.

KAE 1 ligako taldeek uztailaren 6an izango dute hurrengo hitzordua, uztailaren 6an, larunbata.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide