Hirugarren bandera ere, etxera

Zarauzko Hitza

KAE1 ligako hirugarren bandera irabazi du Enbatak, atzo arratsaldean Donibane Lohizuneko uretan. Lau segundo atera zizkion Deusto-Bilbaori, eta sailkapen orokorrean 36 punturekin jarri da.

Dotore dabil Zarautz Arraun Elkarteko lehen taldea. Ligako hiru jardunaldiak irabazi ditu Enbatak, azkena atzo, Donibane Lohizunen. 21:03:23 denbora egin zuten Gari Urangaren mutilek, eta lau segundoko tartearekin irabazi zuten estropada.

Deusto-Bilbo izan zen bigarren sailkatua, eta Donostiarra, hirugarrena. Hemen ikus daitezke emaitza guztiak.

Horrenbestez, sailkapen nagusian 36 puntu ditu jada Zarautzek, bigarrenak baino bost gehiago. Duesto-Bilbao dago, hain zuzen, bigarren toki horretan.

Hilaren 29an izango dute hurrengo hitzordua zarauztarrek, Baionan.

   

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide