Tolosako nazioarteko abesbatza lehiaketan parte hartuko duten abesbatzetatik lauk kontzertuak eskainiko dituzte Zarautzen. Gaur lau horietatik azkenengoaren txanda izango da.
Hain zuzen ere, Letoniako Kamer abesbatzak 20:30ean abestuko du Frantziskotarren elizan. Sarreraren prezioa hiru eurokoa izango da Zarautz Abesbatzaren elkarteko bazkideentzat. Gainontzekoentzat, berriz, bost eurokoa.
Hemen dago ikusgai entzungai izango diren abestien zerrenda.